Txingudiko Zerbitzuak erakunde publikoak batzarra egin zuen atzo.
Txingudiko Zerbitzuak erakunde publikoak (Txinzer) batzarra egin zuen atzo, eta bertan, datorren urtera begira proposatutako tasen gaineko proposamena egin zuen Hondarribiko Abotsanitz alderdiak. Uraren tasa %1,71 eta hondakin organikorik birziklatzen ez dutenentzat %5,45 igotzea proposatu du Txinzerrek (organikoa birziklatzen dutenentzat %2,98ko jaitsiera), eta Abotsanitzen ustez, aldaketa horiek ez datoz bat “gure gizarteak bizi duen ekonomi egoerarekin”.
Horregatik, Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) goitiko igoerarik ez onartzea eta “herritarrek pairatzen duten egoera ekonomiko larria ikusita salbuespen neurri eta tasa bereziak ezartzea” proposatu zuen Abotsanitzek atzo, Txinzerreko batzarrean.