Apo lasterkariaren habitata hobetzeko helburuarekin udalak eta aldundiak hiru urmael jarriko dituzte Osinbiribil inguruan. Lanak dagoeneko hasi dira.
Apo lasterkaria
Apo lasterkariaren habitata hobetzeko helburuarekin Irungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hiru urmael jarriko dituzte Osinbiribil inguruan. Lanak dagoeneko hasi dira: joan den astean, ingurua markatu zuten, eta egun batzuetan bukatzea espero dute.
Apo lasterkaria arriskuan dagoen espezie bat da, egoera zaurgarrian. Egoera hobetzeko aldera, udalak zein aldundiak hainbat lan egin dituzte. Hiru urmael berri hauen aurretik, beste lau ere egin zituzten erreprodukzioa bultzatzeko, eta emaitza positiboak eman dituela aurreratu du udalak.
Urmael berriak parkearen barruko oinezko pasealekutik gertuago daude; aurrez egindakoak, berriz, ibaitik gertuago.