Larunbatean Eibarren jokatuko du Sevillak.
Berria egunkariak elkarrizketa luzea egin dio Unai Emery Sevilla futbol taldeko entrenatzaileari. Bertan, bere helburua egunero entrenataile hobea izatea dela adierazi du hondarribiarrak: “Nire gauza onak eta txarrak hartu eta aztertu egiten ditut egunero, hobetzen segitzeko”.
Aurten ez du nahi bezala hasi denboraldia Sevillak, baina ligako azken bi partidak irabazita sailkapenean jauzia eman du eta taularen erdialdean kokatu da. Ohi duenez, jokalari berri askorekin egin zuen denboraldi aurrea talde zuriak, eta horri aurre egin behar izan dio entrenatzaileak. “Ia urtero talde berria osatu beharra” beretzat erronka dela esan du Emeryk.
Larunbatean Eibarren jokatuko du Sevillak.
Irakurri elkarrizketa Berria-n.