Larunbat goizean txakurkros kirolari buruzko hitzaldia egingo dute, eta igandean, entrenamendua.
Euskanikrosseko kideak Jaitzubian entrenatzen
Endanea Garden saltokiak eta Euskanikross kirol taldeak txakurkrosa ezagutarazteko jardunaldiak antolatu dituzte hilaren 17 (larunbata) eta 18rako (igandea). Larunbatean hitzaldia emango dute, eta igandean urteko lehen entrenamendua Jaizkibel mendi magalean zehar.
Larunbateko hitzaldia 10:00etan izango da, eta bertan txakurkrosa kirolaren inguruko zalantzak argituko dituzte: zer den, nola praktikatzen den, arauak, txapelketak… Modalitate honetan hasi nahi dutenak kontuan izango dituzte hitzaldian, ez bakarrik dagoeneko aritzen direnak.
Eta igandean, ateralditxoa egingo dute Jaizkibel magalean, Endaneatik bertatik abiatuta. Ordu berean izango da, 10:00etan. Euskanikross taldearen urteko lehen entrenamendua izango da.
Informazio gehiago behar duenak Euskanikross taldearen
Facebook orrian aurkitu dezake, edo Endanean galdetuta.