Palaceteko terrazan aurkaztu zuen Lauve diskoa Mikel Garikoitzek
Mikel Garikoitz abeslari eta musikari hondarribiarrak laugarren diskoa kaleratu du, Lauve izenburukoa. Ostiralean aurkeztu zuen Palacete hoteleko terrazan. Batetik, aurreko diskoetako zenbait abesti interpretatu zituen, laguntzarik gabe, eta ondoren, disko berriko abestietako batzuk aurkeztu zituen, grabazioan parte hartu izan duten musikariekin.
Ostiralekoa ez zen emanaldi publikoa izan, lagun artekoa baizik, eta bertan izan ziren diskoaren grabazioan lagundu izan duten musikariak, besteak beste.
Iazko apirilean ezagutarazi zuen Lau aurrerapen abestia (behean entzun daiteke), baina diskoa nahi baino gehiago atzeratu zaio. Abesti guztietako musika hondarribiarrak idatzi du, baina letrak besteenak dira guztiak. Jexux Mari Mendizabal Bixargorri-k sei letra egin ditu, Joxerra Gartziak lau, Xabier Euzkitzek beste hiru, eta Xabier Gezalak bat.
Mikel Garikoitzekin batera, Xanet Arozena (gitarra), Mikel Atxega (baxua), John McLarrigan (mandolina, gitarra akustikoa), Aitor Amezaga (pianoa), Haitz Ostolaza (bateria), Iñigo Salaberria (biolina) eta Haitz Ostolaza (bateria) izan dira Lauve diskoa grabatzen.
Baina zenbait kolaborazio ere izan ditu, hala nola, Isidro Larrañaga (akordeoia), Oier Etxaburu (teklatua), Jesus Castillo eta Oscar Txabarri (haizeak) eta Ander Zubillaga (gitarra). Txomin Artolak ere lagundu du diskoan, abesti batean Mikel Garikoitzekin batera abestuz.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.