Erlea aldizkariaren 8. zenbakia landuko dute lehen saioan.
Literatur tailerren aurkezpena
Liburuaren hitzordua, Hondarribiko euskarazko literatur tailerraren ikasturteko lehen saioa egingo dute ostegun arratsaldean, Kultur Etxeko 103. gelan. Lehen eztabaida,
Erlea aldizkariaren 8. zenbakiaren gainekoa izango da. 16:00etan hasiko da tailerra, eta ordu eta erdiko iraupena izango du.
Hilero egiten dute Liburuaren hitzordua. Saio bakoitzean landuko duten hurrengo liburua banatzen dute eta hilabeteko epea dute parte hartzaileek aukeratutako obra irakurtzeko. Maite Gonzalez Esnal idazle donostiarrak da tailerreko gidaria.
Edozeinek parte hartu dezake
Hondarribiko udal liburutegiko literatur tailerretan, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea —lehen hiruhileko zerrendak itxita daude—. Informazio gehiago behar duenak 943 11 12 95 telefono zenbakian edo behin behineko liburutegian lor dezake.