Leka-Eneako mutilek ezin izan dute Europako Kopako hirugarren faserako sailkatu hiru partidatik bakarra irabazita. Neskek hiru partidatik bi irabazi arren, ezin izan dute aurrera egin.
Endika Diez Leka Eneako jokalaria (Irudia: DCR Photo)
Bukatu da Europako Kopako bidaia Leka-Eneako neska zein mutilentzat. Mutilek bigarren fasean esan diote agur Europari bi partida galdu eta bat irabazita, eta neskek, berriz, lehenengoan, bi partida irabazi eta bat gutxigatik galdu ondoren.
Hirugarren fasearen atarian geratu dira mutilak; izan ere, lehen bi sailkatuek lortu zuten hurrengo faserako txartela, eta Leka-Enea hirugarren geratu zen. Libertas Marinkolor talde kroaziarrarekin, etxeko taldearekin, hasi zuen jardunaldia. 1-3 galdu zuen. Hurrengo partiduan, berriz, 3-1 irabazi zuen Istanbul BBSKren kontra. Partidu erabakiorrean, ordea, huts egin zuten, El Nino EHW talde txekiarraren kontra 3-0 galduta.
Neskek Kordoban jokatu zuten, eta sailkapena lortu ez zuten arren, itxura ona eman zuten, espero baino maila hobea. Lehenengo partidan sorpresa eman zuten, eta Priegori 1-3 gailendu zitzaien. Herberehetako DT Rued taldearen kontran, berriz, 3-2 galdu zuten irundarrek. Azkenik, TT Vendrianamurren kontra 3-1 irabazi zuten.