Nolako Katea-Landetxa nahi dugu? galdera botako dute, eta asmoa da bizilagunen ideiak jasotzea espazioak egokitzeko, azpiegiturak proposatzeko...
Katea-Landetxa
Katea-Landetxako bizilagunak auzoaren gainean hausnartzen hasi dira. Zentzu horretan, bi bilera antolatu ditu auzo elkarteak, hilaren 30ean eta azaroaren 6an. Bi egunetan 19:00etan, auzo elkartean. Nolako auzoa nahi dugu? galdera botako dute, eta asmoa da bizilagunen ideiak jasotzea espazioak egokitzeko, azpiegiturak proposatzeko…
Horrekin lotuta, udalaren aurrekontu parte hartzaileetan ere parte hartuko dute. Hurrengo bileretara joaten deia zabaldu die auzotarrei: asteazken honetan, 19:00etan, Luis Mariano gizarte zentroan, eta hilaren 21ean, 19:00etan, ospitale zaharrean.
Aste kulturala
Egunotan aste kulturalean murgilduta daude Katea-Landetxan. Ostirala bitartean, sukaldaritza tailerrak egingo dituzte, eta gaur, esaterako, ibilaldi neurtua izango da ere, auzo elkartetik abiatuta.
Larunbata izango da egun potoloa. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean, marmitako txapelketa eta elkartasun merkatua izango dira, eta puzgarriak umeentzat. Horrez gain, moto eta kart erakusketa prestatu dute. Arratsaldean, hain zuzen, kart txapelketa izango da. 20:00etan, berriz, Tango-Meza parrokian.
Egitaraua osorik
Agenda atalean.
Kultur arteko jardunaldiak
Azaroaren 19tik 22ra, berriz, Kultur Arteko Jardunaldiak izango da Katea-Landetxan, eta ekitaldi prestatzen ari da auzo elkartea. Auzoan hainbat kultura elkarbizitzen ari direla esan du, eta aste kulturala antolatzeko auzotarrei ideiak eta laguntza eskatu die.