Aranzadi Zientzia Elkarteak auzolana antolatu du hilaren 18rako Jaizkibelen, Arriestuetako iturria berreskuratzeko.
Arriestuetako iturriaren egungo egoera
Aranzadi Zientzia Elkarteak auzolana antolatu du hilaren 18an Jaizkibelen, Arriestuetako iturria berreskuratzeko. Adin guztientzako egokitutako ekimena da. Nagusiek iturria lehengoratzen duten bitartean, tailer moduko bat egingo dute animatzen diren haurrentzat.
Jaizkibel mendia Kontserbazio Bereziko Gunea da, baina hezegune gutxi mantendu ditu bere baitan, eta ekosistemari kalte handia egin dio horrek. Horregatik, Arriestuetako iturria berreskuratu nahi du Jaizkibelek, eta boluntarioekin egin nahi du. “Hezeguneen lehortzea eta suntsipena gizakiak urtetan bultzatu dituen ekintzak izan dira. Ekosistema hauekin lotura hertsia duten hainbat bizudun gainbehera prozesu nabaria pairatzen ari da. Eta hauen egoera are gordinagoa bihurtu da beste mehatxu batzuen erruz”, azaldu du Aranzadik.
Izena eman nahi duenak Aranzadi elkartearekin harremanetan jarri behar du.
Posta elektronikoz egin daiteke, edo 943 46 61 42 telefono zenbakira deituz. Hiru leku desberdinetatik abiatuko dira Arriestuetara, baina Hondarribiko boluntarioek Guadalupeko aparkalekuan elkartu behar dute, 10:00etan.