Aurrekontu parte hartzaileen prozesuari berari balioa eman behar zaiola iritzi dio Korapilatuzek, eta ez bakarrik helburuari begiratu.
Partaideak, Lekaeneako gimnasioan
Aurrekontu parte hartzaileen prozesuak aurrera jarraitzen duen heinean, kritikak jasotzen segitzen du. Oposizioko alderdiek gogor egin dute prozesuaren moduen kontra, eta orain, Korapilatuz Bidasoko gizarte esku-hartzeko entitate eta profesionalen espazioak ere gauza bera egin du.
Korapilatuzen arabera, horrelako prozesuetan herritarrek proposamenei buruz hitz egin behar dute, eta elkarrizketaren bidez iritsi behar da adostasunera. Zentzu horretan, Interneteko parte hartzeak erraztasunak jartzen dituela onartu arren, presentzia beharrezkoa iritzi dio, “demokrazia maila altuago bat” lortzeko. “Interneti buruz ari garenean ez da ahaztu behar, baliabide gutxi dituzten pertsonek ez dutela sarbiderik, ezta pertsona helduek ere, mundu hori ezagutzen ez dutelako”, gaineratu du.
Parte hartze “eskasa”
Korapilatuzek prozesuaren parte hartze eskasa nabarmendu du, eta gazteen kasuan, eta horren zergatiak aztertu beharko direla esan du. Gazteen kasuan, ez dutela parte hartzen gaineratu du. Prozesuari berari eman behar zaio balioa, ez helburuarekin geratu, aurrekontua egin eta dirua gastatu”.
Horrez gain, jaso dituzten proposamen gehienak hirigintzako beharrei erantzuteko direla ikusi du Korapilatuzek, eta horren aurrean kezkatuta azaldu da. Haatik, Korapilatuzen arabera, “lehentasuna pertsonek izan behar dute”.