Hurrengo jardunaldian atseden izango du Ikasbasket taldeak.
Jende asko hurbildu zen Hondartzara, partida ikusteko
Hondarribia Ikasbasket Saskibaloi Klubeko lehen taldeak ligako bigarren garaipena lortu zuen larunbat arratsean Hondartza kiroldegian, Ordiziaren kontra (60-18). Lehen minututik nagusi izan ziren hondarribiarrak, jokoaren arlo guztietan gehiago zirela erakutsiz. Lortutako aldeari esker, Gipuzkoako Ligako 2. multzoko lidergoa lortu du Ikasbasketek, Bera Bera Gros taldearekin puntutan berdinduta (
sailkapena).
Hurrengo jardunaldian atseden izango du Ikasbasketek. Urriaren 24an jokatuko du hurrengo partida, etxean, Errenteria-Oreretako Oiarso taldearen kontra. Orain arteko bi partidak galdu dituzte oreretarrek.
Lehen urtea nagusietan
Klubak aurten sortu du nagusien taldea. Beharra bazen, gazte mailara iristen ziren herriko neskek ez baitzuten gero seniorretan aukerarik jarraitzeko. Gipuzkoako Mailan ari dira jokatzen, baina orain arte erakutsitakoari erreparatuz, mailaz igotzeko hautagaietako bat da Hondarribiko Ikasbasket.
Hondarribia-Irun talde profesionalaren desagertzeak saskibaloirik gabe utzi zuen herria. Hondarribia Ikasbasket klubak hutsune hori bete du, eta ez hori bakarrik, teilatutik hasi ordez, oinarritik ari dira etxea eraikitzen. Hala, haur, kadete eta gazteen taldeak sortu eta gero iritsi da nagusien taldea. Eta mutilekin ere hasi dira lanean. Horrela, saskibaloian jokatzen hasi nahi duten Hondarribiko neska-mutilek aukera izango dute dagoeneko.
Ikasbasketen asteburuko emaitzak
Emak. Gipuzkoako Liga. 2. multzoa
- Hondarribia Ikasbasket-Ordizia 60-18
Emak. Gazteen Errendimendu Maila
- Carnicas San Marcial Hondarribia-Take Aralar 37-41
Emak. Kadeteen Errendimendu Maila
Emak. Haurren Errendimendu Maila
- Hondarribia Ikasbasket-Easo 02 Txindoki 36-44