Vilariñoren autoa, trofeoarekin
Hondarribiko udalak Ander Vilariño auto gidaria zoiondu du,
hirugarrenez EuroNascar Txapelketa irabazi eta gero. “Azken lau urteetan hirutan txapeldun irtetea handia da. Bere lan eta konstantzia izugarriak dira, denontzat adibide moduak dira”, esan du Txomin Sagarzazu alkateak.
Alkateak nabarmendu du goi mailako kirolariak herriko enbaxadore bilakatzen direla: “Hondarribia gure mugetatik at ezagunagoa egiteko beste arrazoi bat da Vilariño. Kiroletak enbaxadore bikainak ditugu, ez bakarrik autoetan, baita adibidez golf, futbol eta trialean adibidez”.
Udalak gogorarazi duenez, AEBeko auto lasterketako konpetizio handiena da Nascar, 1 Formularen aurretik. AEBeko Nascarren txapelketa filiala da EuroNascar, duela lau urte sortutakoa.