San Pedro kaleko bizilagunekin bilera, obraz hitz egiteko
Alkatea eta obretako ardura duen Urbycolan enpresako ordezkariak izango dira bileran.
Bihar, asteazkenez, San Pedro kalean hasi diren lanez hitz egiteko bilera irekia egingo dute Arma Plaza Interpretazio Zentroan, 19:00etatik aurrera. Udalak deitu du bilera “obraren inguruan bizilagun, dendari eta interesa duenarekin gaia jorratzeko”.
Alkatea eta obretako ardura duen Urbycolan enpresako ordezkariak izango dira bileran.