Gizon nahiz emakumeen taldeek Europako Kopako sailkapen faseko lehiak izango dituzte asteburu honetan: gizonek Kroazian eta emakumeek Kordoban.
Dani Palacios Leka Eneako jokalaria
Leka-Enea mahai tenis taldea bete-betean murgildu da 2015-16 denboraldian. Liga dagoeneko hasi dute gizonek, eta orain, Europako Kopako txanda izango da. Gizon nahiz emakumeen taldeek jokatuko dituzte lehiak asteburu honetan.
Gizonek Europako Kopako bigarren fasea jokatuko dute, Kroazian. Leka-Enea D taldean dago. Lehenengoa partidua larunbatean, 14:00etan, izango dute STK Libertas Marinkolorren kontra, etxeko taldea. Bigarrena, larunbatean bertan izango da, 19:00etan, Istanul BBSKren kontra, eta azkena, igandean, 10:00etan, Nino EHW talde txekiarraren kontra.
Sailkapen fase honetatik, bik egingo dute aurrera.
Emakumeen taldeak ere asteburu honetan hasiko du Europako Kopa, Kordoban. Lehenengo faseko lehiak izango dira, eta Leka-Enea D taldean dago. Larunbatean, 10:00etan izango dute lehenengo partidua, etxeko taldearen kontra, Priego. 14:00etan DT Rued Luxenburgoko taldeari aurre egin beharko diote, eta 19:00etan, TT Vedrinamur talde belgikarraren kontra. Igandean jokatuko dute azken partidua, 10:00etan, GTDS Magdalena talde portugaldarraren kontra.
Sailkapen fase honetan ere bik egingo dute aurrera.
Ligako lehen lehian, puntu bat
Ligari dagokionez, gizonen taldeak joan den asteburuan jokatu zuten lehen partidua Galizian, eta 3-3 berdindu zuten. Joan den denboraldian, Galiziarrak aurretik bukatu zuten sailkapenean, eta gutxienez, puntu bat lortzeko aukera izan dute irundarrek.