Hilaren 23ra arte eska daitezke udal kiroldegietako abonurako diru laguntzak.
Artaleku
Hilaren 23ra arte eska daitezke udal kiroldegietako abonurako diru laguntzak. Familia unitatearen kideen eta diru sarreren araberakoak izango dira laguntzak, eta abonuaren kuotaren %75tik %25era lagunduko du diruz udalak.
Laguntzen gaineko informazioa eta esku orri guztiak
www.irun.org webgunean eskuratu ahal izango dira.
Laguntza horiek Irun Txartelarekin eskuratu ahal izango dira, eta tramite guztiak Internet bidez egin daitezke. Edonola ere, arreta zerbitzura jo dezakete Internet erabiltzeko aukerarik ez daukatenek.