Jarduera fisikoa bultzatzen duen Irun Sasoian iniziatibak NAOS saria eskuratu du. 119 proiektuen artean aukeratua izan da.
Jose Antonio Santano alkatea (lehenengoa eskuinetik hasita), saria eskuan duela.
Jarduera fisikoa bultzatzen duen Irun Sasoian iniziatiba 119 proiektuen artean saritua izan da. Joan den astean jaso zuen Espainiako Osasun eta Kontsumo ministerioaren eskutik NAOS saria Jose Antonio Santano Irungo alkateak.
Zortzi izan dira saritutako iniziatibak, eta zehazki, Irun Sasoian-i familia eta talde mailan jarduera fisikoa bultzatzeko arloan egindako lana aitortu zaio.
Munduko Osasun Erakundearen Europako Bulegoak ere egin dio keinu Irun Sasoian-i bere webgunean. Bertan, Europako Batasuneko 28 herrialdeetan jarduera fisikoa bultzatzeko dauden programen berri ematen du, eta Espainiako Estatuaren barruan agertzen da Irungo ekimena, beste bi jarduerekin batera.