Final-laurdenak azaroaren 8an jokatuko dituzte Eskoriatzan. Manu Goioganarekin batera izango dira Unai Agirre, Beñat Lizaso eta oraindik sailkatzeke dauden beste hiru bertsolari.
Manu Goiogana Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Elgoibarko final zortzirenetan
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetan lehiatzeko txartela lortu du Manu Goiogana irundarrak. Elgoibarko final-zortzirenetako laugarren saioan nagusi izan zen, eta 428 puntu lortu zituen lehenengo postua erdietsiz.
Bigarren sailkatuari, Oihana Iguarani, 4,5 puntuko aldea atera zion Goioganak. Segidan geratu ziren bertsolariak honakoak dira, hurrenez hurren: Manex Mujika (417,5), Unai Muñoa (407,5), Iñigo Gorostarzu (403), Iban Urdangarin (397,5).
210 ikus-entzulek jarraitu zuten bertso saioa, Herriko Antzokian.
Azaroaren 8an, final-laurdenak
Final-laurdenak azaroaren 8an jokatuko dituzte Eskoriatzan. Goioganak
Unai Agirre, Beñat Lizaso eta oraindik ezagutzen ez diren beste hiru bertsolari izango ditu aurrez aurre.
Izan ere, final zortzirenetako azken bi bertso saioak asteburu honetan jokatu dira. Larunbatean, Arrasateko Amaia antzokian (Eneritz Artetxe, Haritz Casabal, Egoitz Eizagirre, Aratz Igartzabal, Iñaki Gurrutxaga eta Felix Zubiarekin) eta igandean, Andoaingo Bastero kulturgunean (Ibai Esoain, Gemma Urteaga, Jokin Uranga, Antton Fernandez, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi).
Norbaitek saioren baterako sarrera eskuratu nahi izanez gero, Internet bidez
www.bertsosarrerak.eus webgunean topatuko ditu.