Liga hasi duten Ikasbasket klubeko lau taldeek garaipena lortu dute asteburuan.
Ezin da hobeto hasi.
Hondarribia Ikasbasket Saskibaloi Klubak emakumeen senior taldea sortu du aurten eta larunbatean lehen partida jokatu zuen Gipuzkoako Ligako bigarren multzoan. Donostiako Paco Yoldi kiroldegian egin zuten debuta, Bera Bera Amararen kontra, eta hamar puntuz irabazi zuten hondarribiarrek (48-58).
Ikasbasket elkarteko iazko taldeak
Ikasbasket klubaren historia laburrean gogoratzeko eguna izan zen larunbata. Helduek ez ezik, liga hasi duten beste hiru taldeek ere irabazi zuten, Errendimendu Ligako —futbolezko ohorezko mailaren baliokidea— gazte, kadete eta haur mailetako taldeek ere irabazi zuten. Gainera, elkarteko lau taldeek etxetik kanpo lortu zuten garaipena.
Bost talderekin lehiatuko da aurten Ikasbasket, neskenak denak. Senior, gazte eta kadeteetan talde bana, eta haurretan bi talde izango ditu. Haurren Partaidetza Mailako taldeak hilaren 18ko asteburuan hasiko du liga.
Bestalde, Ama Guadalupekoa ikastetxeak talde bat izango du mutilen Haurren Partaidetza Mailan. Nesketan bezala, urriaren 18an abiatuko da haurren Partaidetza Maila.
Ikasbasket klubeko taldeen emaitzak
Emak. Gipuzkoako Liga. 2. multzoa
- Bera Bera Amara-Hondarribia Ikasbasket 48-58 (sailkapena)
Emak. Gazteen Errendimendu Maila
- Arri BKL A-Carnicas San Marcial Hondarribia 37-41 (sailkapena)
Emak. Kadeteen Errendimendu Maila
- Oiarso B-Miramar Kafetegia Hondarribia 39-48 (sailkapena)
Emak. Haurren Errendimendu Maila
- Zast Zarautz-Hondarribia Ikasbasket 32-43 (sailkapena)