50 urtez Bidasoa Institutuan egin duen lana aitortuko diote Jose Ignacio Iruretagoienari.
Jose Ignacio Iruretagoienak (erdian) Irungo Urrezko Domina jasoko du.
Bidasoa Institutuko zuzendariak, Jose Ignacio Iruretagoienak, Irungo Urrezko domina jasoko du. Hain justu, aste honetan bertan omenaldia egin diote Bidasoa Institutuan, 50 urtez erakunde horretan egin duen lana aitortzeko. Ekitaldi horretan eman zuten berria. Oraingoz, proposamena da, baina urriko udalbatzarrean onartuko dute.
Bidasoa Institutuak egin zion proposamena udalari. Idatzi bat aurkeztu zuen, ikasle, guraso, irakasle eta zentroko beste langileek sinatuta.
Ibilbide profesionala bukatu du Iruretagoienak. 52 urte egin ditu irakasle bezala, eta 1974tik izan da Bidasoa Institutuko zuzendaria.
Hiriko Urrezko domina dutenen zerrendara pasako da laster Iruretagoiena. Azken Urrezko Domina Real Unionek jaso du aurten bertan 100. urteurrena dela eta.