Helduen eguna dela eta, pentsioetan izandako murrizketak salatuko dituzte gaur, 19:00etan, San Juan plazan.

Duintasunaren mobilizazioa, pentsio duinak eskatzeko, Errenteria-Oreretan
Helduen Nazioarteko Eguna da gaur. Horri lotuta, gaur, 19:00etan, San Juan plazan, pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egingo dute herriko adinekoen elkarteek antolatuta. EH Bilduk aurreratu du bertan parte hartuko duela.
EH Bilduren arabera, pertsona heldu horiek lortutako eskubideak zapaltzen ari dira. Pentsioetan murrizketak jasan dituztela gogorarazi du, eta alarguntza pentsioak “negargarriak” ere gaineratu du, “baita familia osoaren biziraupenerako sarrera bakarra den kasuetan ere”. Zentzu horretan, gehiago bizi itxaropena ospatu daitekeela esan du, baina “ez dago argi modu duinean biziko garen”.
Horri erakunde publikoetatik erantzun behar zaiola esan du, eta Irungo Udalari neurri zehatzak eskatu dizkio, bere konpetentzia eremuan: “Pertsona helduak eta hauek zaintzen dituzten pertsonak ahalduntzeko neurriak bideratu eta zabaltzea, alokairuan dauden etxebizitza kopurua handitzea, gaur egun Leka-Eneako apartamentuetan bost besterik ez daudelako, eta etorkizunerako plan bat eraikitzea, helduen ekarpenak aintzat hartuz”.
Zahartze aktiboa
Si Se Puede Irunek ere Helduen Nazioarteko Egunari begira hausnarketa egin du, eta bi eskaera nagusi egin ditu. Batetik, zahartze aktiborako politikak bideratzea eta pentsio murriztapen gehiago ez egitea. Horrez gain, familian nahiz bakarrik bizi ezin diren pertsonei laguntzeko formulak bilatu behar direla esan du.
Horrez gain, Irungo Udalari ere zenbait neurri hartzeko eskatu dio: etxez etxeko laguntzaz hornitutako prezio baxuko alokairuko etxebizitza parkea handitzea, zaintzapeko adineko pertsonaren bat duten familientzat oporrak hartu ahal izateko zerbitzua, eguneko zentroak eta aldundiarekin lankidetza, elkarrekin dinamikak sustatu ahal izateko.
Don’t endlessly talk about your book share tidbits about
click over there your life, hobbies and interests.