Euskal Herria zeharkatzen ari da egunotan Emakumeen Mundu Martxa eta arratsaldean Bidasotik pasatu da.
Haziak biltzen ari da martxa, eta Hondarribiko emakume baserritarrek eurenak jarri dituzte
Euskal Herria zeharkatzen ari da egunotan
Emakumeen Mundu Martxa. Gaur Lapurditik Gipuzkoara egin du salto, eta Donostiara bidean, Bidasoko emakumeen harrera jaso du, Santiago zubian lehenik, eta Hondarribiko Emeki elkartearen egoitzan gero. Dozenaka herritar izan dira elikadura burujabetza aldarrikatzen ari den karabana babesten.
Puntaleko eskola zaharrera —bertan du egoitza Emekik— bertaratutakoei eskerrak eman diete
Tafallatik Bilborako ibilbidea egiten ari diren kideek, eskerrak “babesagatik eta egunero emakumeen alde borroka egiteagatik”.
Ekitaldi xumea izan da, baina polita. Euskal Herrian zehar haziak jasotzen ari da karabana, eta gaur Hondarribiko baserritarrek eurenak jarri dituzte. Horrez gain, martxako liburuan sinatzeko aukera izan dute bidasoarrek. Bi furgonetek ere atseden laburra hartzeko aukera izan dute Hondarribian. Bi ibilgailurekin ari da Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herria zeharkatzen, horietako batek Kurdistanen hasi zuen bidea.
Hondarribia utzi eta Donostiara bidean jarri da karabana feminista. Bihar, osteguna,
Oarsoaldean zehar ibiliko da.
[nggallery id=59]