16:30ean iritsiko da Emakumeen Mundu Martxako karabana Santiago Zubira, eta handik Hondarribia aldera joko du. 17:30ean egingo diote harrera, Puntalean, Emeki eta Hondarribiko Gazte Asanbladak.
Emeki eta Hondarribiko Gazte Asanbladak baserritarrak omendu dituzte Gazte Egunean
Gaur iritsiko da Bidasoara Emakumeen Mundu Martxa. 16:00etatik aurrera itxarongo diote Irungo Santiago Zubian karabanari—16:30ean iristea espero da—, eta handik Hondarribia aldera joko dute. Mendelutik sartuko da mundu martxa. Herriko kaleak igaro ostean, geldialdia egingo du karabanak Puntalean, 17:30 inguruan. Han harrera egingo diote Emeki eta Hondarribiko Gazte Asanbladak.
Ongi etorria egitearekin batera, hazien eskaintza egingo dute, eta era berean, karabanak berarekin eramaten duen liburua sinatuko dute. Ondoren, mokadutxoa izango da guztientzat.
Ekitaldiak, mundu martxaren harira
Egunotan Emakumeen Mundu Martxaren etorrerari begira, hainbat ekitaldi egin dituzte Irun eta Hondarribian. Joan den asteazkenean Irunen egin zuten mundu martxaren aurkezpena, eta horrekin batera,
zuhaitz bat landatu zuen, borroka feministaren sinbolo gisa. Irunen Bilgune Feminista, Bidasoaldeko Elkarte Feminista, ELA, LAB eta gazteen asanblada aritu dira mundu martxa antolatzen.
Hondarribian, berriz, Emeki eta gazteen asanblada aritu dira elkarlanean.
Zuhaitz landaketa egin zuten gazte egunean, eta bertan, bi emakume baserritar omendu zituzten.
Zuhaitz eta hazien sinbologiak badute zergatia, aurten, Emakumeen Mundu Martxa elikadura burujabetza aldarrikatzen ari baita. Joan den martxoaren 8an hasi zen Kurdistanen, eta urriaren 17an bukatuko da Lisboan.
Horren guztiaren gaineko informazio zehatzagoa OARSO BIDASOKO HITZAk joan den ostiraleko zenbakian
Emakumeen Mundu Martxari buruz argitaratutako erreportajean ikus daiteke.
Direct neutrino mass experiments present and
bachelorarbeit schreiben lassen future.