Mikel Paredes Manot Txikiren anaia eta Manuel Blanco Chivite heriotza zigorretik libratu zen FRAPeko kidea Irunen izango dira bihar, frankismoko azken fusilatuei egingo zaien omenaldian.
Mikel Paredes Manot Txikiren anaia.
Frankismoko azken fusilamenduak izan zirenetik 40 urte pasatu dira. Bost lagun hil zituzten 1975ko irailaren 27an, horien artean, Mikel Paredes Manoten anaia, Txiki. Bihar Nicolas Guerendain fundazioak omenaldia egingo diete bost lagunei —19:30ean Ospitale Zaharreko areto nagusian—, eta bertan parte hartuko du Paredesek berak Manuel Blanco Chiviterekin batera. Azken hori heriotza zigorrera kondenatua izan zen FRAPeko kide izatea egotzita, eta gerora indultatua izan zen.
Joan den igandean omenaldia egin zioten Txikiri bere herrian, Zarautzen: “Abesti bat kantatu zuten. Hego Amerikako talde batena, Joni dedikatua. Abesti hori lehen aldiz entzun nuenean, Eibarko Astelenan, ileak puntan jarri zitzaizkidan. Duela urte batzuetatik gazte batek abesten du hilerrian, eta aurten negar zotinka hasi naiz.”
40 urte pasatu arren, abestiak hunkitu zuen, eta orotzaipenak etorri zitzaizkion. “Bera izan nuen gogoan. Kantak Joni buruz hitz egiten du. Juan txiki bati buruz: ausarta, espetxean konfinatuta, heriotza espero zuela… Hori guztia kontatzen ari den heinean, egun haietara eramaten zaitu abestiak”.
Aurtengo omenaldia berezia izan dela onartu du Paredesek, baina 40 urte eta gero, “kuriosoa” dela esan du, “gauza hauetan hitz egiten jarraitzea”. Ez du ulertzen nolatan ez diren oraindik pauso gehiago eman. “Zergatik da hain zaila ados jartzea?”, galdetu du. “Behintzat”, esan du, “duela bi urte Eusko Jaurlaritzak frankismoko biktima aitortu zituen Txiki eta Anjel [Otaegi]. Zerbait bada”.
Biktimak pausoak ematen ari direla esan du, eta jatorri ezberdinetako terrorismoa jasan duten pertsonekin elkartzen ari direla. Orain, politikariei ahalegin bera eskatzen die: “Nik ez nuen imajinatu ere egingo duela urte batzuk hau, indarkeria jasan duten beste pertsona batzuekin hitz egingo nuenik, eta ulermen maila iritsiko ginenik. Guk ahalegina egin badugu politikoek ere egin behar dute, bestela soberan daude”.
Hain zuzen, bihar biktima horietako batekin, Blanco Chiviterekin egongo da Paredes. “Biktimen arteko harremana berezia da, ondo sentitzen zara, zure egoera berean daudelako, lotura bat dago”, adierazi du.
Whether it’s posting links, crafting stories, discussing your process or sharing agent horror stories, discover what you enjoy discussing with others and what your followers
https://homework-writer.com/ my hw seem to respond to.