Urriaren 2, 3 eta 4an ospatuko dituzte Hondarribiko Amute-Kostako jaiak.

Aurten ere Amute-Kosta auzoko bandera egongo da jokoan igandean
Amute-Kostako jaiak iritsi dira. Asteburuan egingo dituzte, eta herri bazkaria salbu, beste ekitaldi guztiak debalde izango dira. Horregatik, hondarribiarrei parte hartzeko eskaera luzatu diete auzo elkartetik.
Azken urteetan bezala, ostiral gaueko
Zenbat dakizu? jokoa, larunbateko herri bazkaria eta bazkalosteko festa eta igandeko estropadak izango dira aurtengo Amute-kostako jaietako izarrak. Hori, haurrentzako ekitaldi piloa ahaztu gabe.
Egitaraua