Auzoetako denden egoeraren diagnostikoa egin du udalak, eta orain dendariekin eta herritarrekin hitz egingo du ikerketa osatzeko.
Dendak, Argentinar Errepublika kalean
Ikerketa egingo du Irungo Udalak, auzoetako, tokiko merkataritza nola bultzatu jakiteko. Ikerketa hainba oinarri ezartzeko erabiliko du udalak, merkataritza txikiari indarra emateko bidean. Jada auzoka komertzioaren diagnostikoa egina du udalak; orain, bigarren fse batean, hiritarrekin eta dendariekin hitz egingo du udalak, iritziak eta esperientziak jasotzeko.
Ikerketa lanaren ardura Ikertalderi eman diote. Sektorearen beharrak eta indarguneak jaso nahi dituzte, udalaren arabera, “gure identitatearen zati den sektorea indartzeko”. Udalaren ustez, komertzio txikiek bezeroei hurbiltasuna, eta auzoei bizitza ematen diete.
Urte bukaerarako espero du udalak ikerketa idatzita egotea. Hori eginda dagoenean, hainbat eragileri helaraziko diote. Udalaren esanetan, PERCO planaren ildoen barruan kokatu behar da; herrietako komertzioa da PERCOren helburuetako bat, besteak beste.