Irun Rock-era joateko bi sarrera banatuko ditu HITZAk gaur

Ficoban dira kontzertu nagusiak, larunbatean, 19:00etan hasita.

Irun Rock Bullet Proof Lovers

Bullet Proof Lovers taldea (arg: Dena Flows)

VI. Irun Rock jaialdira joateko bi sarrera banatuko ditu gaur eguerdian Oarso Bidasoko HITZAk. Bi harpidedunek sarrera bana irabaziko dute eta Men of Rock Musika Elkarteak antolatutako rock jaialdi handira doan joateko aukera izango dute. Sarrerak 30 euro balio du leihatilan. Ficoban dira kontzertu nagusiak, larunbatean, 19:00etan hasita —18:00etatik aurrera DJak—, baina Irungo San Juan plazan ere izango da zuzeneko musika entzuteko aukera ostiraletik igandera, doan.

Parte hartu zozketan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.