Portua auzoko lanen bosgarren fasea hastear da. Aste Santurako bukatua beharko luke.
Santiago kalearen hasieran ezin da aparkatu
Berrurbanizazio lanen azken fase hasteko ez da ezer falta Portua auzoan. Astelehenean hasi ziren seinaleak jartzen eta dagoeneko ezin da aparkatu lanak burutu behar dituzten zenbaait lekuetan.
Portuko lanen bosgarren fasea izango da, eta San Pedro kalearen 1etik 15era hartuko du, oinezkoen eremua hasten den lekuraino. “Espaloiak, bideak eta Correos aurreko zein 15. zenbakiaren aurrean dagoen iturriaren plazatxoak berriritartuko dira. San Pedro kaleko zuhaitzak mantendu egingo dira, obra zuhaitzak ukitu gabe egingo dela”, azaldu du udalak. Obraren aurrekontua 1,19 milioi eurokoa da, eta dena ongi, Aste Santurako bukatua beharko luke.
Makinak sartzen diren unean San Pedro kalea itxiko dute, eta Santiagoko bizilagunak euren etxeetara sartzeko aukera izan dezaten, Santiago kalearen hasiera bi norabidekoa izango da; dagoeneko ezin da bertan aparkatu. Udalak nabarmendu du, bakarrik Santiago kaleko bizilaguneei utziko zaiela pasatzen. Hala, Santiago eta San Pedro kaleetan egin ohi diren zamalanak, Zuloaga kalean egi beharko dira lanak bukatu arte.