Txingudi Bertso Eskolak ikasturte berrirako menu handia prestatu du. Urritik ekainera egingo dituzte eskolak, bertsolaritzan trebatzeko; eskolak bitartean eman daiteke izena horietan. Hala, bost aukera plazaratu dituzte Bidasoko bertsozaleek, “inoiz egin dugun eskaintzarik zabalena da”, esan dute.
Horrela, bat-batean bertsotan aritzeko hiru eskola, haur eta gaztetxoen bertso eskola, eta bertsolaritza tailerra antolatu dituzte.
Horietan izena emateko bi bide daude. Lehena da Irunabarrenposta elektronikora idaztea, eta bestea da ikastaro eta tailer bakoitzeko arduradunarekin zuzenean harremanetan jartzea. Horien telefonoen zenbakiak ondorengo informazio xehetuan daude.
Ikastaroak eta tailerrak.
Haur eta gaztetxoen bertso eskola
Eguna eta ordua: astelehenetan, 17:00etatik 18:30era.
Tokia: Euskal Kultur Elkartean (EKT), Irungo Larretxipi kalean.
Bat-bateko bertso eskola I (adin guztietako hasiberrientzat)
Eguna eta ordua: asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara.
Tokia: Junkal kaleko 22 zenbakiko lokalean (Erromes plaza eta Junkal eliza artean).
Arduraduna: Aitor Errazkin Vicente (685 72 75 39) eta Egoitz Zabala Perez (669 36 65 89)
Lehen eskola eguna: urriak 7.
Bertsolaritza tailerra (berria da, adin guztietakoentzat)
Bertsogintza ez ezik (bat-batekoa zein idatzizkoa), bertsolaritzaren eta bertsogintzaren bueltako beste hainbat aspektu landuko dira, hala nola, historia, gai-jartzea, epaitzea, jende aurrekotasuna…
Eguna eta ordua: asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara.
Tokia: Junkal kaleko 22 zenbakiko lokalean (Erromes plaza eta Junkal eliza artean).
Eguna eta ordua: astelehenetan, 18:30etik 20:00etara .
Tokia: Junkal kaleko 22 zenbakiko lokalean (Erromes plaza eta Junkal eliza artean).
Arduraduna: Egoitz Zelaia Perez (669 36 65 89)
Lehen eskola eguna: urriak 5.
Bat-bateko bertso eskola III
Eguna eta ordua: ostegunetan, 19:30etik 21:30era
Tokia: Jaitzubi auzoko elkartean (Hondarribian).
Arduraduna: Abel Zabala Elizazu (690 06 58 26)
Lehen eskola eguna: urriak 8.
Ondoko bideoa, Irungo Bertso Eskolen egunekoa da, 2013koa.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.