Mugikortasun jaia egingo dute larunbatean Butron pasealekuan
Europako Mugikotarsun asteari lotuta, Mugikortasun Jaia egingo dute hilaren 19an, goiz eta arratsaldez, Hondarribian.
Egitaraua
- 11:00. Bizikleta martxa, herrian zehar. San Pedro kaletik abiatu eta Butron pasealekuan amaituko da.
- 12:00. Trebetasun zirkuitua, haur eta gazteentzat. 10 posta izango ditu, bakoitzak zailtasun ezberdina izanik. Ekintza herriko plaza mugatu batean egingo da eta 3 orduko iraupena izango du.
- 12:00. Bizikleta elektrikoa probatzea. Helduei zuzendutako ekintza da. Bizikleta elektrikoak probatzeko aukera izango dute, monitore batek lagunduta, herrian zehar dauden bidegorrietatik bueltaka.
- 17:00. Haur eta gazteentzako patin eta patinete lasterketak. Denentzat sari berbera izango da, mozorro onena eramaten duenari ezik.
- 18:00. Taldekako bizikleta lasterketak eta habilezia probak. Parte-hartzaile guztiak talde mistoetan banatuko dira.
- 19:00. Pinoi finko Gold Sprint-a eta habilezia ikuskizuna. Ekintza honen helbururik behinena bestelako bizikleten existentzia ikusaraztea eta modu orokorrago batean bizikleta bera bere horretan ikusgarriago egitea izango litzateke.