Amute-Kostako elkartean bilera irekia egingo dute, goizez, euskara elkartea sortzeko.
Prozesuan zehar argi ikusi zuten euskara elkartea sortzeko beharra
Datorren larunbatetik aurrera Hondarribiak euskara elkartea izango du. Egun horretan, hilaren 26an, eratuko da euskara elkartea Amute-Kostako Auzo Elkartean egingo duten bileran. 10:00etatik 14:00etara egingo dute bilera hori, eta ondoren elkarrekin bazkalduko dute.
Guraso batzuen kezka izan zen abiapuntua. Zenbait bilera egin zituzten eta jende asko batu zitzaien. Hala, Euskaltzaleon Topagunearen laguntzaz parte hartze prozesua burutu zuten udaberrian, eta 50 pertsona inguruk parte hartu zuten. Prozesuaren ondorioetako bat izan zen euskara elkarte batek lagundu zezakeela herrian euskararen erabilera handitzeko, eta azken hilabeteetan elkarte hori sortzeko beharrezko urratsak eman dituzte.
Azkenean iritsi da data, hilaren 26a. “Batzar honetan euskara elkartearen izena aukeratuko dugu, eraketarako beharrezko erabakiak hartuko ditugu eta, gehienbat, euskararen inguruan gure antzeko kezka eta nahiak dituztenekin eztabaidatzeko eta eraikitzeko gune aproposa izango dugu”, azaldu dute. Halaber, parte hartze prozesua bezala, heldu den asteko larunbateko bilera irekia izango dela jakinarazi dute.
Horregatik, prozesuan parte hartu izan dutenek deia luzatu diete euskararekin kezka dute herritar guztiei, batzarrera joan eta elkartearen parte izateko. Bilera behar bezala prestatzeko aldez aurretik abisatzea ezinbestekoa da,
mailez. Informazio gehiago behar duenak,
Twitterren edo
Facebooken aurki dezake.