Anfibioen espezieak babesteko eraikiko dute, urriaren erdialdean hasita, putzu hori.
Apo lasterkaria
Anfibioen habitata babesteko, Irungo Udalak iragarri du animali espezie horrentzat bereziki putzu artifiziala eraikiko dutela Siutz aldean. Urria erdialdean hasiko dira lanak egiten. Jada egitasmoa idatzita dago, eta horren arabera, eraikitze faseak eta metodoa, mugitu behar den lurraren bolumena nahiz inpermeabilizazio materialak zehaztuta daude.
Miguel Angel Paez udaleko Garapen Iraunkorreko ordezkariak esan duenez, hirian badaude gisa horretako bestelako babes eremuak, batik bat Aiako Harria natur parkean. Putzu horien zeregina izaten da espezieek habitat egokia izan dezatela bizitzeko eta ugaltzeko, batez ere hirigunea hurbil duten zonaldeetan.