Bitik bi. Bidasoa-Irun eskubaloi taldeak primeran hasi du liga. Larunbatean, etxeko lehen partidan, 35-26 gainditu zuen Viveros Herol Nava taldea. Bidasoko Hitza.
Larunbateko partidaren une bat. Argazkia: Kiroletik
Liga ezin hobe hasi du Bidasoa-Irunek. Zilarrezko Mailako lider dago, bi partidatik biak irabazita. Lehenean 19-33 egurtu zuen Amenabar-Zarautz; bigarrenean, etxeko lehenean, nabarmen gainditu zuen larunbatean Viveros Herol Nava taldea, 35-26. Oso ondo hasi du liga Irungo taldeak, baina liga luzea denez, oraindik bada zer hobetu. Noski, irabazten hasita, dena errazagoa da.
Kiroletik Behe Bidasoko Kirolaren webgunean Unai Oiartzun kazetariak partidaren kronika egin du. Jon Azkue jokalariaren iritzia ere jasota du (ondoko audioan)
https://soundcloud.com/kiroletik/jon-azkue-bidasoa-nava-laburra