Handia ari da izaten Baserritarren Eguna

Zumardian ez ezik, Portuan ere giroa izango da arratsaldean, besteak beste, kukaña txapelketarekin. Berandu bukatuko da gaur Baserritarren Eguna.

Baserritarren eguna Hondarribiko Jaiak 2015 Idi-proba

Arratsaldean idi proban lehiatuko diren bi pareak, deskantsuan

Aurten ere berotik ari da igarotzen Hondarribiko jaietako Baserritarren Eguna, Guadalupeko Amari eskaera egin diotela seinale. Mundu bat hurbildu da goizean Zumardia ingurura, bertan antolatu diren ekitaldiekin gozatzera. Leporaino Zumardiko azoka, eta goraino Damarri plaza ere, hondarribiarrek eta inguruko bisitariek espero bezala erantzun egin dute.
Baserritarren eguna

Jende asko hurbildu da azokara

Arrantzaleen Eguna luze joan zitzaionak eta goizean lo eman duenak, aukera izango du gozatzeko arratsaldean eta gauean. Egun handia izaten da beti Baserritarren Eguna, baina aurten ostirala izanda, ohikoa baino luzeagoa izango dela dirudi. Mariatxiak, su artifizialak, Los Secretos taldearen kontzertua… Baserritik Portura mugituko da festa afalostean, Hondarribiko Jaiei behar bezalako amaiera emateko.

Baserritarren Eguna, arratsaldeko egitaraua

  • 16:00: Bentan, Kukaña txapelketa, Bidasoko EKTk antolatuta.
  • 17:00: Idi proba, Zumardian.
  • 17:30: Arma plazan Txirri, Mirri eta Txiribiton junior pailazoen Erromirria izeneko emanaldia.
  • 18:00: Profesional mailako esku pilota jaialdia, Jostaldi pilotalekuan.
  • 18:00: Zumardian, Baserritarren Egunaren jarraipena. Herri kirola eta trikitilariak.
  • 18:00: Euskal erromeria Santiago kalean, Meakako Adixkideak Danta Taldearen eskutik.
  • 18:30: Haur eta gazteentzat Txokolatada, Arma Plazan.
  • 19:00: Kantu-Jira, San Pedro kalean, Kantaka Taldearen eskutik.
  • 21:00: San Pedro kalean, Zezen suzkoen entzierroa.
  • 21:00: Alma Tapatia mariatxi taldea, Santiago kalean.
  • 22:30: Su artifizialak, Caballer FX pirotekniaren eskutik. Espigoitik botako dira Butron Pasealekutik ikusteko.
  • 23:00: Los Secretos musika taldearen kontzertua, Bentan.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.