Suziriaren hotsa entzun bezain pronto abiatu dira txistulariak Kale Nagusitik eta Titi-Biliti doinuak zabaldu dituzte hirigune historikoan; arratsaldean berriro ariko dira kalez kale, txistua joz.
Damaso Urangak jaurti du jaien hasiera ofizialeko suziria
Alde Zaharra goraino bete da gaur eguerdian Hondarribiko jaietako bigarren eguneko hainbat ektitaldi bertatk jarraitzeko. Atzotik ari dira hondarribiarrak jaiez gozatzen, baina hasiera ofiziala gaur egin da. Damaso Uranga apaizak bota du txupina paradorreko balkoitik, alkatearen eskutik Hiriko Intsignia jaso aurretik. Udaletxeko areto nagusian jaso du intsignia Don Damasok.
Suziriaren hotsa entzun bezain pronto abiatu dira txistulariak Kale Nagusitik eta Titi-Biliti doinuak zabaldu dituzte hirigune historikoan; arratsaldean berriro entzungo da titi-biliti hotsa, Bandaren eskutik.
Haurren Danborrada ere iritsi da Alde Zaharrera eguerdian, Portura jaitsi aurretik. Danborrada hobetzeko saiakera egin dute aurten, protagonistak haurrak izan daitezen. Hobekuntzak izan badira, baina oraindik guraso asko dira antolatzaileen gomendiei kasurik egin ez eta ekitaldia oztopatzen dutenak.