Arma Plazako turismo bulegoan eta San Pedro kaleko Txantxangorri tabernan eros daitezke sarrerak, 25 euroan.
Hilaren 11rako antolatu dute Hondarribiko jaietako esku pilota jaialdia, 18:00etan. Bi partida handi ikusteko aukera izango da Jostaldin eta sarrerak dagoeneko salgai daude, 25 euroan. Arma Plazako turismo bulegoan eta San Pedro kaleko Txantxangorri tabernan eros daitezke.
Donostia Hiriko Torneoko podioa
Lehen partidan Retegi Bi-Irusta eta Irribarria-Tolosa bikoteak izango dira aurrez aurre. Jaialdiko partida nagusian, aldiz, Altuna eta Merino finkoak dira, baina oraindik aurkariak ez dituzte ezagutzen. Ezkurdia-Zubieta edo Mtz. Irujo-Barriola, bi bikote horietako bat izango da. Mtz. Irujo-Barriola izanez gero, aurtengo Donostia Hiriko Torneoko finalaren errepikapena litzateke. Atano III. frontoian Irujo-Barriola nagusitu ziren (22-17).