Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak babesa azaldu dio Jaizkibel konpainiari, eta harrera egingo dio bihar udaletxearen atarian, Ana Alberdi idazkari nagusiarekin batera.
Emakundek eskaera egin dio Hondarribiko udalari bihar ospatuko den Alarde Egunaren harira, “herrian batasuna berreskuratzeko, haustura soziala gainditzeko, era errespetuan emakume eta gizonen arteko berdintasunean aurrerapausoak emateko”. Elkarrizketa da, Emakunderen ustez, udalak hartu behar lukeen “jarrera aktiboa” Alardearen gaian.
Hori horrela, Emakundek babesa azaldu dio Jaizkibel konpainiari, eta harrera egingo dio bihar udaletxearen atarian, Izaskun Landaida zuzendaria eta Ana Alberdi idazkari nagusia bertan direla. “Berdintasun arazo baten aurrean gaude, eta legeak hala aginduta, erakunde publikoek oztopoak gainditu eta beharrezkoak diren neurriak bultzatzeko obligazioa dute, emakumeek ospakizun honetan parte hartu ahal izan dezaten gizonek dituzten baldintza berberekin”.
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren ustez, tradizioak herrien kohesiorako “funtsezko elementuak” dira, baina garai berrietara egokitu behar dira tradizio horiek, “gero eta herri gehiago dira tradizio horiek egokitu dituztenak, herritarren laguntzarekin”. Eta bide hori jarrai dezala eskatu dio Landaidak Hondarribiko Udalari.