Benta lehertzeko moduko egitaraua

Zea Mays, Gatillazo, Gatibu, Los Chikos del Maiz, Los Secretos... Musika aukera zabala eskaintzen du Hondarribiko jaietako egitarauak. Kontzertu gehienak Benta zaharrean izango dira.

Zea Mays Benta

Zea Mays talde bizkaitarrak larunbatean joko du Bentan

Grises taldeak eta Zea Maysek ireki behar dute gaur Hondarribiko jaietarako programatu dituzten kontzertu erakargarrien zerrenda. Bentan joko dute bi taldeek eta ziurra da jendetza pilatuko dela Aiora Renteriaren ahotsaren indarrak erakarrita. Da diskoa aurkeztuko du banda bizkaitarrak Hondarribian. Bihar, igandez, Los Chikos del Maiz taldekoak igoko dira Benta zaharreko oholtza gainera. Talde rapero valentziarrak publiko gazteenaren babesa lortu du bere letra eta erritmo garratzekin, eta Hondarribian ere ez dute inor epel utziko.
Gatibu Benta

Gatibu taldea

Asteazkenean, berriz, Evaristoren Gatillazo bandak gazteak eta ez hain gazteak bilduko ditu festara. Aurretik, baina, Marmoka taldekoek etxean jotzeko aukera merezi bezala probestuko dutela dudarik ez da. Oso bestelako erritmoak taularatuko dituzte ostegunean Kalakan eta Gatibu taldeek. Arma Plazan izango da Kalakanen kontzertua, 22:30ean, eta ordubete geroago Gatiburena, Benta Zaharrean. Ostiralean, azkenik, Los Secretos taldearen kontzertua izango da, 23:00etan, Bentan, Madrilgo movidaren nostalgikoentzat. 2015eko Hondarribiko Jaietako egitaraua
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.