Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Oarsoaldean eta Bidasoan inbertsioak lagunduko ditu Jaurlaritzak

Europako Batzordeak pobretzat jo dituen eskualdeetan inbertsioak sustatzeko plana aurkeztu du Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak

Oarso Bidasoko Hitza
Hondarribia,Irun
2015/09/04
Oiartzungo industriagune bat

Oiartzungo industriagune bat

Europako Batzordeak pobretzat jo dituen eskualdeetan inbertsioak sustatzeko plana aurkeztu du gaur Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako Sailak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan Bruselak ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskualdeak hauek dira: Oarsoaldea, Bidasoa eta Ezkerraldea-Mehatzaldea. Indartu izena jarri diote programa berriari, eta horren berri eman du Arantxa Tapia sailburuak. Jaurlaritzak, guztira, zortzi milioi euro jarriko ditu aurten. Laguntza jaso ahal izateko inbertsio produktiboak izan beharko dute, eta enplegua sortu. Proiektu batek hiru milioi euro arteko dirulaguntza jaso dezake. Hori bai, gehienez ere enpresak jarritako diruaren %10 finantzatuko du programak. Enpresek ez dute jasotako dirua itzuli behar izango, ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Enpresa handiei dagokienez, gutxienez hiru milioi euroko inbertsioak izan beharko dira, eta finantzazioaren laurden bat enpresaren funts propioetatik atera beharko du. Horrekin batera, gutxienez hogei lanpostu zuzen sortzea beharrezkoa izango da. Enpresa txiki eta ertainentzat baldintzak leunagoak dira. Gutxienez 750.000 euro jarri beharko dituzte, eta bost lanpostu sortu. Dirutan gutxieneko horietara iristen ez diren proiektuei laguntzeko prest dago Jaurlaritza, baina soilik enplegu gehiago sortzen badute. Enpresa handietan ehun lanpostu eta txiki eta ertainetan 25 izango lirateke. Laguntza berezi hauek eskatzen dituzten proiektuek bi urte arteko iraupena izan dezakete. Datorren urtean beste deialdi bat egingo dela aurreratu du Tapiak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.