Abotsanitz alderdiko hiru hautetsiek harrera egingo diote Alardeari hilaren 8an, ezker abertzaleak azken urteetan izan duen jarrera aldatuz. Jaizkibel konpainia ere errezibituko dute.
Abotsanitzeko hiru hautetsiek harrera egingo diote Hondarribiko Alardeari hilaren 8an, ezker abertzaleak azken urteetan izan duen jarrera erabat aldatuz. Jaizkibel konpainia ere errezibituko du oposizioko talde nagusiak.
Jaizkibel konpainia Kale Nagusian, iaz
Komunikabideei bidalitako oharrean azaltzen duenez, konponbiderako zubiak eraikitzeko unea dela iritzita dago Abotsanitz: “Erabaki hau hartu dugu uste dugulako herriko jaiek herrikoiak, bazterketarik gabeak eta partehartzaileak izan behar dutela. Ez dugulako konfrontazio egoerarik nahi, eta pentsatzen dugulako garaia dela zubiak eraikitzen hasi eta herritar guztien artean konponbidea bilatzen hasteko, errespetutik abiatuta”.
Udal hauteskunde kanpainan zehar azaldu zuen Abotsanitzek gatazka konpontzeko urratsak emateko asmoa, baina abuztuaren azken ostegunean egindako batzarrean zehaztu zuen zinegotzien jarrera Alardeari begira. “Irailaren 8a herritar guztien ondarea da eta, horregatik, alardeari eta Jaizkibel konpainiari egingo diete harrera Abotsanitzeko hiru zinegotziek”, jakinarazi du.