Enpresaren likidazioaren ondorioz, 50 langile geldi daitezke lanik gabe.
Enpresaren ataria
Astelehenean, Irungo La Bacaladera enpresaren prozesu konkurtsala kudeatzen duten administratzaileek, enpresaren likidazioa planteatzeko erabaki zien langileei. ELAk salatu duenez, likidazioaren erabakia “nabaria den inkopetentzia” azaldu du prozesuaren kudeaketa eraman duen taldeak, “enpresa irteerarik gabeko kale batetara eraman du. Erabaki horren aurrean gaitzespena azaldu nahi dugu”.
50 langile ingururi eragingo lioke likidazioak “50 familia baino gehiago geratuko dira kalean dagoeneko krisi honek bortizki zigortu duen hiri batean”, ELAk esan duenez. Eta enpresan gainbeheraren arrazoia eman du sindikatuak: “La Bacaladerako jabe eta ordezkariek azken urteetan egindako gestioa salatu nahi dugu. Enpresa sostenga ezin daitekeen egoera ekonomikora eraman dute”.
Enpresaren ordezkarien “inkoptetentzia eta jabetzaren inplikazio eza” deitoratu du sindikatuak, eta horrek enpresaren bizirautea oztopatu duela adierazi “langileen azken hilabeteetako esfortzu, sakrifizio zein jasandako soldaten zorrak baliorik gabe utziz”.