Futboleko jokalari ohien torneoa jokatuko dute larunbatean Hondartzan

Jokalari Ohien Torneoa antolatu du Hondarribia FE-k lehen aldiz. Etxeko taldeaz gain, Real Unionek, Behobiak eta Vasconiak jokatuko dute.

Herriko festen atarian, Jokalari Ohien I. Torneoa antolatu du Hondarribia Futbol Elkarteak larunbaterako. Lau talde izango dira parte hartzen, Irungo Real Union eta Behobia, Donostiako Vasconia, eta noski, Hondarribia, etxeko taldea. Larunbat goizean izango dira partida guztiak, Hondartza futbol zelaian. Partida laburrak antolatu dituzte, eta horrek oso erakargarria egiten du lehiaketa. Hondarribia futbola salbazioa Jokalari ohien torneoa
  • 10:30ean. Lehen final aurrekoa.
  • 11:15ean. Bigarren final aurrekoa.
  • 12:00etan. 3. eta 4. posturako partida.
  • 12:45ean. Final handia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.