Aldaketak autobusetan, jaiak amaitu arte

Egunero, 19:00etatik gauerdira arte, autobusek Sabino Arana kaleko 13an bukatuko dute ibilbidea, udalak egokitutako lekuan.

Hasi dira Alardeko entseguak Portura iristen, eta horrek, ohi bezala, erdiguneko trafikoan eragiten du. Hala, bertara iritsi ohi diren Ekialdebuseko autobusen ibilbidea aldatu dute. Egunero, 19:00etatik gauerdira arte, autobusek Sabino Arana kaleko 13an bukatuko dute ibilbidea, udalak egokitutako lekuan. Aldaketek jaiak amaitu arte iraungo dute, hilaren 12ra arte. Egun horretatik aurrera, zerbitzukoa ohikoa izango da. Informazio gehiagorako, bisitatu Ekialdebusen webguneko atal berezia. Kontsultatu entseguen ordutegiak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.