Irailean Ikust Alaia liburutegia itxita egongo da. materiala azpiegitura berrira lekualdatzen ari direlako.
![Liburutegi berriaren sarrera, gauez](http://bidasoa.hitza.eus/site/files/2015/09/carlos.blanco.jpg)
Liburutegi berriaren sarrera, gauez
Udalak zehaztu duenez, San Juan plazako Carlos Blanco Aginaga udal liburutegi eta kulturgune berria urriaren 1ean irekitzekotan dira. Horregatik, irailean Ikust Alaia liburutegi zaharra itxita egongo da, hilabete honetan zaharretik berrira materiala lekuz aldatzeko lanak egiten ari direlako.
Liburutegi berriko lanak, ia bere osotasunean, uztailean bukatu ziren, eta azken asteetan altzariak eta bestelakoak jartzen aritu dira Carlos Blanco Aginagan, materialaren lekualdaketarekin jarraitzearekin batera.