Aurretik izena emateko epea irailaren 2an bukatuko da. Orotara, 4256 plaza dituzte irundarrek hartzeko.
Igerilekuan eta aretoan dira ikastaroak
Urtea sasoiko bukatu nahi duenak, baditu horretarako aukerak Irunen. Artaleku eta Azken Portu udal kiroldegiek urteko azken hilabeteetarako 365 ikastaro, orotara 4.256 plazarekin. Horietan izena emateko aukera asteazken honetan (irailak 2) bukatuko da. Ikastaroak eta jarduerak igerilekukoak edo aretokoak izango dira. Horien egitaraua eta xehetasunak eta baldintzak
udalaren kirol atarian ikus daitezke.
Artalekun, igeriketako jardueretarako 126 ikastaro eta aretoko 63 eskainiko dira. Azken Portun, berriz, uretan egitekoak 108 dira, eta aretokoak 68. Anitzak eta adin ezberdinetarako dira ikastaro horiek. Baina iazkoekin alderatuz, badira hiru berritasun: circuit training, gazte-zumba, eta cycling, pilates eta welnnes bateratzen dituen beste ikastaro bat.
Kiroldegietan abonatu direnek eta ez direnek aurre-inskripzioa egin behar dute udalaren kirol atarian, Herritarren Arreta Zerbitzuko (HAZ) zerbitzu elektronikoan, esan bezala, irailaren 2a baino lehen. Onartuen zerrendak egun bat beranduago kaleratuko dira atari horretan. Behin betiko izen emate fasea irailaren 9an abiatuko da.