Hogei gailu jarri dituzte hiriko hainbat tokitan.
Gazte eta helduek erabil ditzakete gailu horiek
Irungo Udalak ariketa fisikoa egiteko hogei gailu jarri ditu hiriko hainbat tokitan. Udalaren parte hartze aurrekontuen jardunaldietatik ateratako proposamena izan zen hori, boto gehien jaso zituztenen artean izan zena.
Dolores Salis errepidean, Osinbiribilen eta Palmera Montero-Artian jarri dituzte gailu horiek. Aurrerago Behobian ere instalatuko dituzte. Paseatzeko eta aisiaz gozatzeko guneak dira horiek, eta orain, ariketa fisikoa egiteko toki ere izango dira.
Elementu horiek jartzeko 33.357 euroko inbertsioa egin du udalak.