Emanaldia, euskal folkloreari omenaldi gisa prestatu dute, eta horretarako, euskal konpositore eta arreglista ezagunen lanak hautatu dituzte, horien artean, Javier Busto hondarribiarenak.
Klink koruko kideak, baluartean
Hondarribiko Klink eta Irungo Argoiak koruek euren ahotsak elkartuko dituzte ostiral gauean Erreginaren Baluartean kontzertu berezia emateko. Emanaldia, euskal folkloreari omenaldi gisa prestatu dute, eta horretarako, euskal konpositore eta arreglista ezagunen lanak hautatu dituzte, horien artean, Javier Busto hondarribiarenak.
21:30ean hasiko da, baina zertxo bait lehenago iristea komeni da, lekua hartzeko. Eguraldi txarra eginez gero, udaletxeko arkupeetara mugituko dira.
Bi abesbatzetako kideek elkarrekin entseatu dute eta elkarrekin igoko dira baluarteko tranpaldora, bi zuzendarien aginduetara. Aritz Gonzalez da Klink koruko zuzendaria, eta Gaizka Amundarain, talde irundarrena.
Kontzertuak bi zati izango ditu. Lehenengoan abeslariak
a capella ariko dira, zuzendaria txandakatuz. Eta bigarrenean Amundarain pianoaren aurrean eseriko da, eta Gonzalez geratuko da zuzendari lanetan. Bigarren zatian abesti oso ezagunak interpretatuko dituzte eta publikoari haiekin abesteko eskatuko diote.
1. zatia. Folklorea a capella
- Kantuz (Lesbordes).
- Goizian (Lesbordes).
- Maiatz hontan (Jannequin).
- Nerea izango zen (Busto).
- Ilunabarra (Mocoroa).
- Xalbadoren heriotzean (Lasa).
- Maritxu nora zoaz (Busto).
- Herribehera (Ondarra).
- Txantxon Piperri (Zapirain).
2. zatia. Folklorea pianoaren laguntzaz
- Ikusten duzu goizean.
- Pello Joxepe.
- Madalenara.
- Ikusi nuenean.
- Jeiki, jeiki.
- Eperra.
- Atxiketan potxiketan.
- Ixil ixilik dago.
- Agur jaunak.