Emakumeen Mundu Martxari lotutako Gazte Eguna prestatzen ari dira gazte asanblada eta Emeki. Herriko emakume baserritarrak omendu nahi dituzte.
Baserritar bat, azokan saltzen
Hondarribiko Gazte Asanbladak eta Emeki elkarteak Hondarribiko emakume baserritarrak omenduko dituzte abuztuaren 29an, larunbatarekin. Egun horretan Gazte Eguna egingo dute, eta aurten
Emakumeen Mundu Martxari lotutako egitaraua ari dira antolatzen. Hala, Emekik eta gazte asanbladak hainbat ekitaldi prestatu dituzte elkarlanean egun horretarako.
Egitaraua guztiz zehaztu gabe dagoen arren, eguerdian sagarrondo bat landatuko dute Puntaleko eskola zaharreko lorategian, eta emakume bertsolari baten saioa izango da. Baina jardunaldiko ekitaldi nagusia omenaldia izango da, herriko emakume baserritarrei egingo zaiena.
Martxoaren 8tik ari dira Emakumeen Mundu Martxa egiten,
Geure Gorputzak, Geure Lurraldeak. Martxarekin jarraituko dugu guztiok libre izan arte leloarekin. Europakoa, Kurdinstanen hasi zen eta urriaren 17an bukatuko da Coimbran (Portugal). Karabana feministak Euskal Herria irailaren 28tik urriaren 4ra bitarte zeharkatuko du, baina martxari lotuta hainbat ekimen burutuko dituzte aurretik, horien artean Hondarribikoa.