Erreginaren baluartea eszenatoki bilakatuko da, gauez. Xatz Eskifaia eta Eskifaia abesbatzek ostegunean abestuko dute eta Klink eta Irungo Argoiak koruek, ostiralean. Abuztuaren 1an haurrentzako antzerkia egongo da, arratsaldez.
Xatz Eskifaiako kideak, iazko udako kontzertuaren aurretik
Ostegunean Eskifaia eta Xatz Eskifaia abesbatzak, eta ostiralean Klink eta Argoiak koruak, bi egunez musika korala entzuteko aukera izango da Erreginaren Baluartean, Hondarribiko harresi barruan. Eskifaia elkarteko bi taldeen udako kontzertua 22:00etan izango da, ostegunean, eta Klink koruak eta Irungo Argoiak elkartekoak elkarrekin emango dutena, ostiralean, 21:30ean.
Bi emanaldiak doan izango dira. Hori bai, eseri nahi duenak hobe du zertxo bait lehenago joatea. Hondarribitik kanpora joaten denarentzat, Biteri eskolako aparkalekuan utz dezake ibilgailua. Nolanahi ere, autobusez joatea da modu errazena, baluartearen azpian bertan baitago geltokia.
Kontzertuaren gunera iristea erraza da. Behetik, baluartean irekitzen den arkutik igo behar da. Alde Zaahrretik, Jeneral Leiba kaletik du sarrera baluarteak.
Antzerkia ere bai
Abuztuaren 1ean, larunbatarekin, haurrentzako antzerkia egongo da baluarteko tabladoan. Eidabe taldeak
Sardina freskue! haurrentzako obra taularatuko du, 18:00etan, euskaraz.