'Callar por no haber hablado' Rafael Navarrok zuzendutako lana da, eta aktore taldean Irati Diaz azaltzen da.
Antzezlaneko aktore taldea
Datorren igandean, abuztuaren 2an, Artificio antzerki taldeak Ernesto Filardiren
Callar por no haber hablado antzezlana taularatuko du Hondarribiko Itsas Etxean. Rafael Navarrok zuzendutako lana da, eta aktore taldean Irati Diaz hondarribiarra azaltzen da.
Diazek Teatro de Camara Chejov eskolan ikasi zuen eta hainbat antzerki lanetan parte hartu izan du, hala nola,
Bailando en Lughnasa Angel Gutierrezekin, Jardiel Poncelaren
El teatro y la realidad edota
Lope de Aguirre, traidor, Rafa Navarrok zuzenduta. Zineman ere lan egin izan du hondarribiarrak, film laburretan.
Callar por no haber hablado komedia poetikoa da, erromantikoa, korapilatsua. Zuzendariaren hitzetan, “komedia fina eta ederki konposatua. Lan gogorra eta etengabea izan da prestatzea, baina pena merezi izan du, gure onena ematera behartu gaituelako”. Diazekin batera, honakoek osatzen dute aktore taldea: Carlos López, Francisco Ortiz, Ana Garcia de Ceca, Estrella Cortijo, Sara Cervera, Héctor Leigue eta Cristina Viñes.
Igandean izango da antzezlana, 20:00etan, eta sarrerak 6 euro balio ditu. Arma Plazako turismo bulegoan eros daitezke aldez aurretik.