Orotara, hamabost haur parke daude Hondarribian, eta hain zuzen ere, Soroeta da parke gehien biltzen dituen auzunea.

Soroetako parkea berritu dute
Satarka ikastetxetik gertuen dauden bi parkeetan hobekuntzak egin dituzte udako oporraldia aprobetxatuta. Udalak 7.300 euro inbertitu ditu Satarkako trenaren parkea eta Soroetako pirata barkuarena berritzen, zoru berria jartzen eta abar. Juan Mari Altuna Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, gainontzeko haur parkeen egoera aztertuko dute. “Iaz Zezen plazan eta Puntaleko jolastokietan jardun genuen, eta hurrengorako beste partida bat erreserbatuko dugu beste zenbait jolastokitarako, behin bakoitzaren egoera aztertu ondoren”.
Orotara, hamabost haur parke daude Hondarribian, eta hain zuzen ere, Soroeta da parke gehien biltzen dituen auzunea; aipatutako biez gain, kirol gunean beste bat dago, eta dragoiarena oso gertu dute, zezen plazan. Aldiz, deigarria da Portuan ez egotea jolas parkerik, kontuan izanik hondarribiarrentzat eta bisitarientzat auzo horrek duen garrantzia.
Hondarribiko haur parkeak: Gibeleta eta Los Planetas (Mendelu), Amuteko sarrera eta kirol gunea, Biteri, Muliate, Puntala, Zezen plaza, Satarka, Soroeta eta Soroetako kirol gunea, Satarka, Labreder, Sokoa, Olazabal Parkea (Alde Zaharra) eta Ramon Iribarren (Hondartza).